top of page

IRUDI GEOMETRIKOAK

  • 12345beroa
  • 9 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

IRUDI LAUAK:

Triangelua: Geometrian, hirukia hiru alde eta hiru erpin dituen poligono bat da. Triangelu hitza ere erabiltzen da hirukia izendatzeko, poligonoaren barrutia osatzen duten hiru angeluak direla eta.

Lau aldeoka: Geometrian, laukia irudi lau bat da, lau alde zuzen, lau erpin eta bi diagonal dituena eta barne-angeluen batura 360º osatzen dute:Lauki guztiak lauangeluarrak dira eta definizioa hau lau angelu dituzten poligonoetara aplikatzen da.

Pentagonoa :Pentagonoa bost aldeko poligonoari deritzo.

Hexagonoa: Hexagonoa sei alde zuzen eta sei angelu dituen poligonoa da.

Zirkulua: Geometrian, zirkulua zirkunferentzia batek mugatzen duen azalera da. Leku geometriko gisa, zirkulua erradio deritzon distantzia batera baino hurbilago dauden puntuen multzoa da.

GORPUTZ GEOMETRIKOAK:

Prisma: Geometrian, prisma bat poliedro mota bat da, plano paraleloetan dauden bi poligono berdinez eta euren aldeak lotzen dituzten paralelogramoz osaturikoa.

Kuboa: Kuboa edo hexaedro erregularra 6 aurpegi dituen poliedroa izateaz gain, 6 aurpegi berdinak dituen hexaedroa da. Orduan, luzera, zabalera eta garaiera berdina izango dute.

Piramidea: Piramidea gorputz geometrikoa da, oinarritzat poligono bat duena, eta poligono horren erpinak goiko beste erpin bati lotzen zaio, piramidearen kuspideari hain zuzen ere; alboetako aurpegiak triangeluak dira.

Zilindroa: Zilindro bat forma geometriko bat da, laukizuzen baten biraketaz sortzen dena. Hiru aurpegi ditu: bi zirkulu plano kurbo batez batuak, bi aurpegi horiekiko elkarzuta dena.

Konoa: Kono bat hiruki batek kateto baten inguruko biraketaz sortzen duen gorputz geometrikoa da.

Esfera: Esfera (grezieratik: σφαίρα - sphaira, "globoa, baloia") hiru dimentsiotako espazioan puntu jakin batetik distantzia berera dauden espazioko puntu guztiek osatzen duten azalera da. Erdiko puntutik azalerara dagoen distantziari erradio deritzo. Era berean, zirkulu bat bere ardatzaren inguruan biratzen denean sortzen den gorputz geometrikoa ere bada. Alde guztietatik begiratuta, erabat biribila den gorputza da esfera.


 
 
 

Kommentare


Entradas destacadas
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square

© 2023 para Coming Soon. Creado con Wix.com

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Instagram Icon
bottom of page